Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Ekaitz gogor bat iristear dela Eliasek larrialdi deia jasoko du Portu Handi iritik, Zulo Beltza izeneko haitzuloan arazoak dituen itsasontzi bat erreskatzera Joan dadin. Erreskatean oso adoretsu jokatu ondoren, Portu Handiko erreskate-ontzi izatea eskainiko diote. Hortaz, Eliasek bere betiko lagunak utzi eta hiri handira joko du, han lanari ekiteko asmoz.

Baina Portu Handin erreskate-ontzi izatea uste baino askoz zeregin zailagoa da. Arratsalde batez, talka egingo du bertako talde batekin. Izan ere, metal preziatu bat ateratzeko hondealanetan ari direla jakin du, eta metal horrek Kliman eragina duten uhin eletromagnetikoak igortzen dituela. Konturatuko al da Elias legez kanpoko hondealanak geldiarazteko ezinbestekoa duela bere lagunean laguntza?

Zuzendaria: Simen Alsvik
Gidoia: Will Ashurst, Simen Alsvik
Generoa: Animazioa
Musika: Gaute Storaas
Herria: Noruega
Urtea: 2017
Iraupena: 74´
Denontzat

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo