Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Anita Maravillas konpainia, titereen hizkuntza ikerketa, estetika zaindua eta umorea uztartuz, familia osoaren gozogarri bihurtzen da. Oraingo honetan Jon Braun, Imanol Urbietaren abestiko indio ezaguna, aukeratu du, neba-arreben arteko loturaz hitz egiteko, abenturaz eta maitasunez beteriko western batean.

Umeen istorio bat da, haiek dira protagonistak, bi neba-arreba, Malintxe eta Jon. Zoritxarra ezagutuko dute beraien herrian, baina elkar egoteko ilusioa ez dute inoiz galduko. Jon eta Malintxeren bizipenak, oraindik gaur mundu osoan gertatzen dira ume askoren bizitzetan.

Jon Braun beti ilusioz aurrera egiten duen indio txiki bat da. Jon Braunek munduko Jon Braun txiki guztiak hurbildu nahi dizkigu aretoko eserlekuetara.

Indio ttipien herrian natura, zoriona eta poza dira nagusi, baina, bat-batean, zoritxarra beraien herrira heldu da. Ezustean, Jon Braun txikia bakar-bakarrik geratu zaigu, baina han, urrunean, bere arreba nagusiak ez du inoiz ahaztu eta ez du bera topatzeko saiakeran inoiz etsi. Jon Braun zoritxarren aurrean maitasunak ematen digun ausardiaz mintzo zaigu.

Jon Braun indio txiki bat da.
Jon Braunek arreba bat dauka.
Bat-batean, zoritxarrak banatu egingo ditu.
Baina Jon ez da bakarrik sentitzen, bere arrebak ez baitu inoiz ahaztu.

Konpainak: Anita Maravillas & Portal 71
Zuzendaritza: Iván Alonso
Antzeleak: Miren Larrea, Valentina Raposo
Musika: Fran Lasuen
Argiztapena: Ion Chávez
Panpinen sorkuntza: Anita Maravillas Teatro
Eskenografia: ATX Teatroa
Hizkuntza: Euskara
Iraupena: 55´

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo