Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Jorge Pardo (Madril) jazzaren eta flamenkoaren mundu-mailako erreferentea da. Sustraidun jazzaren eta flamenkoaren arteko lengoaia mestizoa lortu du. Bere estiloa, zeharkako txirula eta saxofoia erabilita, erreferentziazko eredu bilakatu da eta, flamenkoa ordura arte zituen mugetatik harago handitzen, hedatzen eta duintzen lagundu badu ere, Pardok behin eta berriz esaten du nahi gabe egin duela. 2015ean, Egungo Musiken Sari Nazionala jaso zuen, eta 2013an, berriz, Europako Jazz Musikari Onenaren Saria.

Musikari batzuk, beren eremuan maisuak izanik, baldarragoak izaten dira beste musika-esparru batzuetan; beste batzuek, berriz, nolabaiteko erraztasunez lortzen dute lengoaiak nahastea; baina bakan batzuek baino ez dakite, benetako alkimistak izanik alkimia horren bitartez, arte hutsa sortzen. Jorge Pardo dugu horietako bat. Musikaren arloko etengabeko ikaslea, ikusmina, ikastuna eta musikazale amorratua, oso aspalditik da flamenkoaren musika-familiako kide aktiboa.

Musikari gutxi batzuek harro esan dezakete paregabeenekin jo izan dutela, hala nola, Camarón, Chick Corea, Pat Metheny, Marcus Miller edo Paco de Lucíarekin (honekin, mundu osoan zehar egin zituen birak hiru hamarkadaz baino gehiagoz).

Jorge Pardo: Saxoak, txirulak
JoseMi Carmona: Gitarra
Bandolero: Perkusioa
Pablo Báez: Kontrabaxua

LARIZ JAUREGIA

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo