Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Hasieran, musika klasikoa ikasi zuen. 2010ean, Jazz Piano espezialitatean lizentziatu zen, MUSIKENEn, non, besteak beste, Iñaki Salvador, Perico Sambeat eta Jorge Rossy izan zituen irakasle. Beste musikari batzuen eskolak ere jaso zituen, Jean-Michel Pilc, Agustí Fernandez eta Moisés P. Sanchezenak, kasu.

Talentu handiko jazz-pianista da, eta oso konpositore originala. Juan Ortiz XXI. mendeko musikaria da, sortzaile moldakorra; berarentzat, desberdina den oro alderdi guztietatik ezagutzeko, barneratzeko eta bere nortasunean txertatzeko besterik ez da. Estiloak bikaintasunez egiten ditu bere, eta leuntasunez islatzen ditu. Nabari zaio ikasi duela soularen, bluesaren eta funkaren xehetasunak entzuten, baita musika klasikoarenak ere.

Musikari-jardunean, ez du mugarik: Nepalen egin du lan, itsas bidaietan ere bai, mundu osoko Jaialdi eta Kontserbatorioetan eskolak eman ditu, eta, egun, Hiroshiman (Japonia) bizi da, non oso modu aktiboan parte hartzen duen herrialdeko jazz-esparruan.

Juan Ortiz: Piano
Hiroshi Takase: Kontrabaxua
Junji Hirose: Bateria
Gianni Gagliardi: Saxoa

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo