Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

KILAUEA

2010. urtean Atxondoko eskola zaharreko lokalean jaiotako rock talde energikoa da. High Energy Rockaren babesean, turbonegro, Backyard Babies,… musika taldeek izan dute izpide. 2017an bi urteko atsedenaren ostean etapa berri baten daude jada. Taldea baxulari berria du eta hirugarren lana izango dena prestatzen ari da. Oholtzak berriro zapaltzeko irrikitan, eta inoiz baino okerrago datoz!

Ioritz Alejo: Gitarra eta ahotsa
Jokin Larrea: Bateria
Asier Alejo: Baxua
Jon Revilla: Gitarra

———————————————————————————————————————————–

MOCKER´S

Durangar hirukote honek 70. hamarkadako rocka, rock pisutsua, bluesa eta psikodelia egiten du. Rock klasikoan oinarrituta bada ere, soinu desberdinak jorratzen dituzte inolako mugarik gabe. Horrela, abesti guztiak rockaren atal bat ikutzen dute; bakoitza bestearen ezberdina eta berezitasun propioa lortuz. Gaztetasuna, energia eta Rocknrolla. Beraien zuzenekoak basatiak eta izerditsuak dira.

Jon García: Ahotsa eta baxua
Asier Elias: Bateria
Ritxi Blanco: Gitarra

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo