Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Kontukantarik oroimenean dauzkagun abestiak biltzen ditu, hauek reggea, rap-a edo blues-a bezalako erritmo desberdinetan eramanez. Protagonista bihurtzen diren txotxongiloen laguntzarekin, bidai honetan. Eta honela, Arratoitxoak itsasontzi batera igotzen, lanera joan nahi ez duten Txonbo eta Ziku, edo Nana eta Granu azokan txakur bat erosten ikusiko ditugu.

Nanu, Granu eta Kanuto txango berri bat egiteko prestatzen ari dira. Arratsalde honetan, mendi tontor gainera igo behar dute, baina aldapeko sagarraren adarraren puntan aurkituko dute loretxo bat eta…TXIST! Baxuago abestu!! Haurtxo polita sehaskan dago zapi zuritan txit bero…

Euskarazko 10 haur-kantuen kontzertua txotxongiloekin. Zerrendan kantu hauek daude: Txiki Txikia, Txakur bat, Kanuto, Txan Txibiri, Ran Rober Ran, Sorgina Pirulina, Baga Biga Higa, Ixil Ixilik, Itxasontzi baten, Ez goaz lanera eta Gora ta gora

Familia osoarekin musikaz eta txotxongiloen mundu magikoaz gozatzeko aukera paregabea.

Konpainia: La Ressistens
Ekoizpena: La enana naranja
Musikaria: Roberto castro “Boti”
Ahotsa: Sandra Fdz. Aguirre
Panpin eragileak: Itziar Fragua; Iñigo Eibar; Marta Alvarez
Musika moldaketak: Itziar Fragua; Iñigo Eibar; Marta Alvarez
Iraupena: 50´

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo