Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

The Big Sick filmak Kumail eta Emily-ren benetako istorioa kontatzen du. Bikoteak Kumailen komedia-ikuskizun batean ezagutuko du elkar. Dena gau bateko topaketa batean geratuko zela zirudienean, haien arteko harremana aurrera ateratzen hasiko da, kultura-arteko desberdintasunak izan arren, eta guztien bizitzak zailduko ditu, Kumailen guraso musulman tradizionalek dituzten itxaropenak direla eta. Are gehiago okertuko da guztia, gainera, Emilyk gaixotasun misteriotsu bat duela jakiten denean…

Zuzendaria: Michael Showalter
Gidoia: Emily V. Gordon, Kumail Nanjiani
Antzezleak: Kumail Nanjiani, Zoe Kazan, Holly Hunter, Ray Romano, Linda Emond, Vella Lovell, Bo Burnham, Aidy Bryant.
Generoa: Drama. Komedia
Musika: Michael Andrews
Argazkia: Brian Burgoyne
Herrialdea: AEB
Urtea: 2017
Iraupena: 119´
Danontzat

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo