Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Hall, kantu irakasle, 50 urteko emakume independiente eta desengainatuak, herriko aluminio fabrika bati sortzen duen kutsaduragatik guerra deklaratuko dio. Ingururua eta bereziki
Islandiako Goi Lurraldeak babeste aldera, edozein arrisku hartzeko prest dago. Halabaina, gutun baten bitartez, alaba adoptatzeko aukerak aurrera egin duela jakinarazten diotenean, guztia alda lezake.

Zuzendaritza: Benedikt Erlingsson
Gidoia: Ólafur Egilsson, Benedikt Erlingsson
Antzezleak: Halldóra Geirharðsdóttir, Jóhann Sigurðarson, Juan Camilo Roman Estrada, Jörundur Ragnarsson
Generoa: Drama
Musika: David Thor Jonsson
Argazkia: Bergsteinn Björgúlfsson
Herrialdea: Islandia
Urtea: 2018
Iraupena: 101´
12 urtetik gorakoentzat

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo