Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Izeko eta iloba hainbeste denbora elkarrekin eman dute, bi buruko mamu bihurtu direla.

Itsusiak, barregarriak, ezberdinak … Gizartetik at, krotxetezko bunker batean biziko dira gure begiradetatik ihesi. Handik, ordea, begiratzen digute eta gure ezbeharrez barre egin.

Baina sari bat tokatuko zaien eta horrek, inoiz amestutako itsas-bidaiarik izugarrienak euren gotor lekutik aterako ditu, gugandik gertu, eurengan isladatuta ikus gaitezen.

Zuzendaritza: José Troncoso
Antzezleak: Alicia Rodríguez, Belén Ponce de León
Argiztapena: Juanan Morales
Bideoa: Nicolás Pacheco

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo