Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

«LEGO ® Filma 2»-k, mundu osoan izugarrizko arrakasta izan zuen pelikularen ondorengoak, Bricksburg-eko heroiak hainbeste maite duten hiria salbatzeko abentura berri batean batzen ditu. Bost urte pasa dira gertaera harrigarriak gertatu zirenetik eta hiritarrek mehatxu erraldoi bati egin beharko diote aurre: LEGO DUPLO ® inbasoreak.

Kanpoko espaziotik datoz eta besteek eraikitzeko denbora izan baino lehen dena suntsitzeko gaitasuna dute. Hauek garaitzeko eta LEGO ® unibertsoaren bakea berrezartzeko borrokak, Emmet, Lucy, Batman eta hauen lagunak urruneko mundu ezezagunetara eramango ditu, baita dena musikal bat den galaxia batera ere. Probatu egingo dira Eraikitzaileen ausardia, sortzeko ahalmena eta gaitasunak eta ezagutzera emango da zeinen bereziak diren benetan.

Zuzendaritza: Mike Mitchell, Trisha Gum
Gidoia: Raphael Bob-Waksberg, Phil Lord, Christopher Miller, Matthew Fogel
Musika: Mark Mothersbaugh
Herrialdea: AEB
Urtea: 2019
Iraupena: 106´
Denontzat

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo