Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Ninjago pantaila handira iritsi da. Kung-fuko maisua den Wuren gidaritzapean, Lloyd gazteak (Ninja Berdea) eta bere lagunek (gudari sekretu eta LEGO eraikitzaile maisuek) Ninjago City defendatuko dute Garmadon, munduko gaizkilerik maltzurrena, mendean hartuz. Pieza piezaren kontra; aita-semea elkarren aurka -Garmadon Lloyden aita baita-. Borroka epikoa diziplinarik gabeko ninja talde ausartaren balioaren erakusgarri izango da. Horretarako, ordea, handiuste eta harrokeriak baztertu eta elkar laguntzen ikasi beharko dute.

Zuzendaritza: Charlie Bean, Paul Fisher, Bob Logan
Gidoia: Bob Logan, Paul Fisher
Musika: Mark Mothersbaugh
Generoa: Animazioa
Herrialdea: AEB
Urtea: 2017
Iraupena: 101´
Denontzat

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo