Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Leo Da Vinci, margolari, pentsalari eta asmatzaile gaztea maitemindu egin da, etxea sute baten ondorioz galdu duen Mona Lisarekin. Neska laguntzeko prest azalduko da Leo eta, horretarako, abentura zoroa eta zirraragarria prestatuko du: Urte batzuk lehenago Montecristo uhartetik gertu hondoratu zen piraten itsasontzia topatu nahi du ustez barruan dagoen altxorra berreskuratzeko. Lortuz gero, Mona Lisaren arazoak konpondu ahal izango dituztela uste du. Lagunekin batera, samurra izango ez den bilaketari ekingo diote. Ez dira altxorra aurkitu nahi duten bakarrak izango.

Zuzendaria: Sergio Manfio
Gidoia: Francesco Manfio, Sergio Manfio
Generoa: Animazioa
Musika: Marco Fedalto
Herrialdea: Italia
Urtea: 2018
Iraupena: 120′
Denontazt

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo