Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

“Inork oroitzen ez duen leku bat. Hondarrez, zaborrez eta behin etxe izan zirenen hondakinez inguratutako leku urrun bat. Gerrak atzean utzitako hondamendia agian? Errefuxiatu kanpamentu abandonatu bat akaso? Edo nork daki, galaxia honetako beste planeta bat beharbada.

Gizaki bakarra bizi da bertan, zortzi urteko neskatila bat: Numa. Bakarrik bizitzera ohitua, hondamendiaren erdian bere bizilekua sortzea lortu du eta tarteka jasaten dituen erasoei bizirauten ere ikasi du. Aspaldian aspertzen hasia da ordea, faltan botatzen baititu lagunak, familia eta ia oroitzen ez duen bere herria.

Goiz batean sekula jolasteaz aspertuko ez den lagun bat azaldu zaio, Linbo txakurra. Eta elkarrekin inoiz susmatuko ez luketen bidaia batean murgilduko dira, irudimenaren indarrari esker bakarrik egin daitekeen bidaia batean. Numak etxera itzultzeko bideari ekingo dio, bere arbasoek, desertuko nomadek, aspaldi egin zuten moduan. Izarrei jarraika”.
Numa neskatilaren historioa kontatuko digute, bere planetako izaki bakarra. Ibrahim txakurrarekin batera bere irudimenaren indarrari esker etxera bueltatzeko bidaia hasiko du, beti ere izarrei jarraika eta aspertzeko aukerarik gabe.

Lurrari deika dabil Numa. Etxea eta auzoa bonbardatuak izan ostean, hondakinetan bilatu eta eskuz egindako irrati transmisore batetik igortzen ditu mezuak aldiro-aldiro. Ez dakigu egiatan beste planeta batean bizi ote den, baina denak esaten digu gurean dabilela. Bestela, non egon zitezkeen hesiek, itsasoek eta basamortuek inguraturiko bihotz onekoak?

Zuzendaritza: Ainara Gurrutxaga, Urko Redondo.
Antzezleak: Miren Alkala, Álvaro Garayalde.
Iraupena: 50´
Denontzat

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo