Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

“Lo Mejor de Yllana” ikuskizunak taldeak orain arte sortu dituen ikuskizunetako esketx onenak biltzen ditu. Barrez lehertzeko moduko show-a dugu hau -umorea eta absurdua neurri handietan, grazia, sormena eta irudimena talentuarekin batera-; eta ikusleei aukera emango die mende laurdeneko ibilbidean asmatu dituzten gag dibertigarrienaz gozatzeko. Yllana taldea 1991n osatu zuten, keinuen bidezko umorea lantzen zuen talde gisa, nahiz eta gaur egunean bestelako lanak ere egiten dituzten arte eszenikoen eta ikus-entzunezkoen alorretan.

Egilea eta zuzendaritza: Yllana.
Antzezleak: Fidel Fernández, Juan Ramos, Luis Cao, Juanfran Dorado, Jony Elías.
Iraupena: 115´
14 urtetik gorakoentzat

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo