Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Superheroien familia maitagarria bueltan da berriro. Oraingoan, ordea, Helen izango da protagonista, eta Bob bitartean Violetekin eta Dashekin etxean geratuko da, bere burua bizitza “normala” baten heroia izatera behartuta ikusten. Trantsizioa ez da erraza izango inorentzat, eta are zailagoa izango da Jack-Jack jaioberriak dituen botere ahaltsuez ohartzen direnean. Gainera, doilor berria agertuko da eta konspirazio paregabe eta arriskutsua du esku artean. Familiak eta Frozonek berriro elkarrekin lan egiteko modua bilatu beharko dute, gertaera nahiko zaila, nahiz eta…. Increibleak izan.

Zuzendaritza eta gidoia: Brad Bird
Generoa: Animazioa
Musika: Michael Giacchino
Herrialdea: AEB
Urtea: 2018
Iraupena: 118´
Denontzat

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo