Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Los Pelópidas, Jorge Llópis egile alacantarraren lanik sinbolikoena, komedia bat da, tragedia grekoaren karikatura, genero parodiko eta bertsotan jarritakoaren ereduetatik edaten duena, eta ahozko komikotasuna hitz-jokoan, burutazioan eta bere egitura dramatikoaren asmamenean bilatzen duena. Jorge Llópisek drama greko tristagarri eta mingarriak iraultzen ditu, eta genero bitxi honetako obrarik parrandazale eta adierazgarrienetako bat lortzen du.

Llópisek satira desmitifikatzaile, alai, ironiko, barregarri eta zoragarriki zentzugabea eraiki du, zeinetan, oso bestelako ikuspegitik, tragedia greko handien ezaugarri diren zenbait heroi, historia, gatazka eta egoera erakusten dizkigun. Antzerki hartako pertsonaia-arketipoak, hala nola, idolo traizionatua, erregina desleial eta mendekaria eta tronua kendu zaion erregea, ikusleari beste xede batekin (sortu zirenekoaren oso desberdina) aurkezten zaizkio: barre eragiteko eta haiek desmitifikatzeko.

Egilea: Jorge Llopis
Bertsioa: Florián Recio
Zuzendaria: Esteve Ferrer
Antzezleak: Pedro Rodríguez, Paca Velardiez, Eulalia Donoso, Jesús Martín Rafael, Eva Gómez, Juan Carlos Tirado, Ana García, Simón Ferrero

ELIZPEA-PLAZA

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo