Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Espainiako Gerra Zibila hasi ondoren, erbestetik idazten dute lau emakumek. Beren lurra faltan botatzen dute eta gogora ekartzen dute, lagunekin batera, elkarrekin nola sortu zuten “Lyceum Club”, Espainiako lehen klub feminista. Emakumearen interesen alde borroka egin zuen kluba, emakumeen hezkuntza, kultur eta lanbide garapena bultzatu zuena.

Kulturaren eta ausardiaren bidez, Espainian feminismoaren oinarriak ezarri zituzten emakume haiei egiten zaien omenaldi txikia da obra hau. María Goiricelayak idatzi eta zuzendu du pieza hau, eta klub aitzindari haren bultzatzaileak ekartzen ditu gogora: María de Maeztu, Zenobia Camprubí, Carmen Baroja eta Pilar de Zubiaurre.

Espainian emakumeen interesen alde borroka egin zuen lehen klubari omenaldi xumea.

Zuzendaritza eta dramaturgia: María Goiricelaya
Antzezleak: Ane Pikaza, Nagore González, Olatz Ganboa, Getari Etxegarai
Zuzeneko musika: Adrián García de Los Ojos
Jantzien diseinua: Zapatitos de Charol

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo