Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Sun magoak Magic Spectacular ikuskizuna egiten du, magia-ikuskizun handia, Las Vegaseko estilo bete-betean, eta ikusleak muturreko egoeretan jartzen ditu magiaz, ilusionismoz, eskapismoz eta emozioz betetako ibilbide baten bitartez, argiaren eta soinuaren erritmoari jarraikiz. Ikusleak erabat mendean hartuta izaten ditu emanaldiaren une gorenera iritsi arte: mago batek ur-tanke baten barruan zuzenean egin dezakeen ikuskizun arriskutsuenetako bat.

Iñaki Ruiz edo Sun magoa aditua da muturreko ihesaldiak egiten, ilusio handiak sortzen eta lebitazioak egiten. Bere emanaldiak oso ikusgarriak izaten dira, ongi hautatutako musikarekin, ongi zaindutako eszenografiaz lagunduta eta iluminazio eszeniko bikaina erabiltzen duela. Magiako Sari Nazionala jaso du.

Ideia: Mago Sun.
Gidoia: Iñaki Ruiz de Galarreta y Mago Murphy.
Dantzariak: Rocio Ruiz de Arcaute, Rosángela Pérez Estrada, Andrya Victoria Peña.

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo