Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Mahotella Queens Hegoafrikan sorturiko emakumeez osaturiko talde ospetsuak mundu osoan abestu, dantzatu eta saldu izan du hirurogeita hamargarren hamarkadaz geroztik. Taldearen musika ahozko ohituretan eta erritmoetan oinarrituta dago, bereziki ahozko musika-tradizioan. Mbaqanga deritzon ahots-armonia eta mgqashiyo estiloa, komunitate beltzaren ezaugarri diren gitarra-soinu eta erritmo azkarreko musika-adierazpena ditu bereizgarri.

Hirukote honek, bere kultur erroak ahaztu gabe, musika-lurralde ausarta eta ernagarria erakusten du. Abesti liluragarrien berotasunak eta Hego Afrikako eta inportatutako hainbat estiloren nahasketa indartsuak aparteko soinua sortzen dute, mundua txunditzen jarraitzen duena.

Hirukotea, egun, taldearen sortzaileetako bik, Hilda Tloubatlak eta Nobesuthu Mbaduk, eta Amanda “Ntunja” Nkosik (2013an batu zitzaien) osatzen dute.

50 urtetik gorako ibilbidean, arrakasta handiak izan dituzte, afrikarrentzat klasikoak bihurtu direnak. Musikaren erreginen estatusa benetan merezi du hirukote intenporal honek!

Hilda Tloubatla, Nobesuthu Mbadu, Amanda Nkosi: Ahotsa

PLAZA

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo