Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Unibertso txiki bat, non Martinak, haur parkeak betetzen dituzten haur guztiek bezala, errealitatea bere fantasia munduan bihurtzen duen, inguruan duen mundua irudimenarekin eta jolasarekin itxuratuz.

Martinak sekretu oso berezia kontatu nahi digu. Parkean, arratsaldero joaten den horretan, gauza fantastikoak gertatzen direla kontatu nahi digu. Zure etxe ondoan edo eskola alboan duzun parkearen gisakoa da. Baina Martinarena berezia da. Bertan Martinak hamaika abentura bizi ditu, beldurrei aurre egiten die, abestu dezake edo amets egin, barre edo negar, ez baitu hasierarik ezta amaierarik ere. Ezagutu nahi duzu? Etorri Martinaren parke fantastikora, zure zai dago eta.

Antzezpena, musika, hitza, irudia eta eskenografia findu batek osatzen dute pertsonala zein unibertsala den imaginarioa: Haurtzaroarena

Zuzendaritza eta dramaturgia: Ana Maestrojuán
Antzezleak: Iratxe García Uriz, Oier Zúñiga, Txori García Uriz
Argiztapena: Koldo Tainta
Musika: Gorka Pastor
Iraupena: 55´
Denontzat

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo