Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Nork gobernatzen du Espainia?; Botere politikoa ekonomikoaren mende dago?; Zein neurritan?; Nortzuek dute botere ekonomikoa Espainian?; Zergatik dute?; Noiztik? ; Nola lortu dute?
Zein eragin izan du botere ekonomikoak politikoaren gainean gure historia gertueneko zikloetan?

Kontakizunean —antzezpenari dagokionez askea, baina informaziori dagokionez, zorrotza izan nahi duena— klase ertaineko bikote baten bizitzaren zatitxo bat ikusiko dugu, eta tartekatuta eta ordena kronologikoan, XX. mendearen hasieratik espainiar kapitalismoaren historia laburtzen duen eszena-multzo bat, zenbait protagonistaren bidez: Emilio Botín, Esther Koplowitz, Ana Botella, José María Aznar…

Antzezleak: Marta Calvó y Alberto San Juan
Testoa eta zuzendaria: Alberto San Juan
Zuzendari laguntzailea: Ana Belén Santiago
Argiztapena: Raúl Baena
Soinua: Adrián Foulkes
Ekoizpena, jantziak eta eszenografia: Teatro del Barrio

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo