Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

50. hamarkadan japoniar familia bat landa eremura aldatuko da bizitzera. Bi alabek, Satsukik eta Meik, Totoro basoko ispirituarekin harremanettan jarriko dira. Aita, unibertsitateko irakaslea, iratxoen, mamuen eta ispirituei buruzko alegiak eta istorio magikoak kontatuz alaben imaginazioa pizten saiatuko da. Bitartean ama ospitalean dago gaixo.

Zuzendaritza eta Gidoia: Hayao Miyazaki
Musika: Joe Hisaishi
Generoa: Animazioa
Herrialdea: Japonia
Urtea: 1988
Iraupena: 86´
Denontzat

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo