Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

“ENCUENTRO NOCTURNO DE MUERTE Y OLVIDO” – Lástima teatro ( 18´)

1936ko abuztua. Orduak lanez lepo igarotzen zituen hartan, Heriok, espero izan gabe eta lehen aldiz, maitasuna aurkitu zuen. Inoren ezpainak eta besoak ezagutu zituen, inoren berotasuna eta ahoaren plazer eztia. Azala eta gorputzak gorputzaren kontra duen osotasun erabatekoa ezagutu zituen. Lehen aldiz, desiratua sentitu zen. Desiratua emakume gisa, ez herio gisa. Eta ergel bat, aparteko ergel bat izan zen mirariaren egile

—————————————————————————————————————————————

“KOMUNAK” – Alanbike teatro ( 20´)

Betidanik esan da neskak binaka sartzen direla komunera. Lagun artean dibertigarriagoa omen da, baina tupustean suertatzen denean, horrela al da?….. Hor barruan gertatuko dena bizitzaren isla zorrotza izango da.

—————————————————————————————————————————————

“ESTOCOLMO, SÍNDROME” ( 20´)

“… eta egun baten…garrantzirik gabeko detalle txiki bat… lekuz kanpo dagoen begiradatxo bat… eta boooooom!! Hariak gurutzatu egiten zaizkizu eta dena gorria ikusten duzu… orduan…”

—————————————————————————————————————————————

CASA JARA JAUREGIA

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo