Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Molly’s Game pelikulak Molly Bloom, eskiatzaile bikaina izan zitekeen emakumearen benetako istorioa kontatzen du. Kirol ibilbidea zapuztua gelditu ondoren Estatu Batuetako poker partida esklusiboak antolatzen hasiko da. Partida hauetara Hollywood-eko izarrak, ekiteko kirolariak, negozio munduko erraldoiak eta errusiar mafiosoak azaltzen ziran. Azkenean FBIak atxilotu egingo du. Borroka judizialean murgildurik soilik Charlie Jaffey abokatu kriminalistakoaren laguntza izango du.

Zuzendaria eta Gidoia: Aaron Sorkin
Antzezleak: Jessica Chastain, Idris Elba, Kevin Costner, Michael Cera, Samantha Isler, Chris O´Dow, Graham Greene, Jeremy Strong, Bill Camp, Brian d’Arcy James,
Generoa: Drama
Musika: Daniel Pemberton
Argazkia: Charlotte Bruus Christensen
Herrialdea: AEB
Urtea: 2017
Iraupena: 141´
Mayores de 16 años

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo