Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Claudio Giovanni Monteverdi (Cremona, 1567 – Venezia, 1643) dugu Errenazimendutik Barrokorainoko trantsizio garaiko musikari handiena, eta baita ere historiako lehen operatzat jo den L’Orfeo obraren egilea.

Monteverdik zortzi madrigal bilduma edo liburu argitaratu zituen, eta 2017 honetan horietatik guztietatik lehen laurak interpretatuko dira, era ezberdinetan, bere jaiotzaren 450. urteurrena ospatzeko. Monteverdik modu perfektuan uztartzen ditu harmoniak eta disonantziak, fintasunez eta iradokizunez betetako lanak osatuz.

Quarto Libro dei Madrigali a cinque voci Venezian argitaratu zen 1603an, Gian Battista Guarini, Ottavio Rinuccini eta Giovanni Boccaccioren poemetan oinarritutako testuekin. Bere edertasun aztoragarria da lan honen soinu-oinarria eta pertsonaia protagonistaren ekaitza elikatzen duena. Pertsonaia hori emakume bat da, bere bakardadearen amildegi aurrean jarria, bizi ala hil erabakitzeko kinkan. Aingeru eta deabruen ahotsek ematen diote buru liburu honi. Heriotza da azken amodioa, bihotzaren isiltasunean hazten den amaierako maitasun istorioa.

Istorio horretatik dramaturgia bat sortzen da, zeinak, Khea Ziater konpainiak ohi duen bezala, narratiba zinematografikoan sakontzen duen bere apustu eszenikoaren giltzarrien bila. Alex Gerediagak eszena zuzendari gisa ematen dion ikuspegi beti ausart eta berritzaileak txundituta utziko du publikoa, bide fresko eta desberdin bat proposatzen duelarik Monteverdirengana iristeko.

Konpainia: Khea Ziater
Zuzendaritza eta dramaturgia: Alex Gerediaga
Testuak: Mikel Somiñona
Aktorea: Arrate Etxeberria
Segreto a voci: Zuzendaria: Carlos Imaz / Abeslariak: Ana Otxoa, Ana Begoña Hernández, Alicia Manceras, Koldo Villar , Mikel Zabala
Argazkia: Son Aoujil
Jantziak eta atrezzo: Azegiñe Urigoitia
Argiztapena: Oier Ituarte
Bideoen edizioa: Jesus Pueyo
Soinu espazioa: Joke De Vriese
Proiekzioen teknikaria: Javi Andraka

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo