Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Talde madrildar gazte honi talentua dario, eta, batez ere, gainerakoen desberdina da. Estatuko pop-rock esparruko nobedade sonatua, instrumentuak jotzean izugarrizko indarra duelako eta abeslariaren ahotsa miresgarria delako. Taldearen nortasunaren bereizgarria bizitasuna da; izan ere, une oso apaletatik oso bizietara igarotzen da.

Taldearen estiloa pop intimistaren eta soularen artean dago, eta, Ipar Amerikako rocka oinarri, hainbat genero eskaintzen ditu: soula, R&B, funka, folka…

Morgan freskura da, ahots-kalitatea, musika alde guztietatik; eta, irmotasunari eutsita, denbora gutxian une honetako talderik esanguratsuenetakoa izatea lortu du.

Carolina de Juan: Pianoa, ahotsa
Alejandro Ovejero: Baxua, koroak
Ekain Elorza: Bateria
David Schulthess: Teklatuak, koroak
Paco López: Gitarra, koroak

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo