Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

“GOYA DESENFRENADO” (Antzerkia) / 30´

XXI.mendea nagusitu da eta hor dirau, barregarri, nerabe eta hilzori. Edo horrela ikusten du, Goyak behintzat Genioen Parkean duen berunezko eskulturatik. Bizitzerik tokatu ez zaion garaia pintatzeko temati, hor ibiliko da pintzel estokadaz, paleta zaplastekoz eta harenga supiztailez.

“ Goya desenfrenado” Goyaren garaia eta Goya gure garaian testuingurua duen ikuskizuna da, pintorearen beraren ahotik kontatua. Kontaketan, bere alde ganberroenean ez erortzeko ahalegin handiak egin behar ditu . Eta ez du beti lortuko

Testoa, musika, zuzendaritza eta antzezpena: Jaime Ocaña

—————————————————————————————————————————————–

“SER” (Dantza) / 20´

Pertsona inkonformista, ausart, bildurrei aurre egiten diena, batzutan asmatu eta okertu ere egiten dena. Bere dantzaren mugen bilaketan, askea, loturarik gabea eta aberatsa.

Bizitza dantzaren bitartez gozatzen duena. Artista askea, purua, talentuz betea.

Zuzendaritza artistikoa: Daniel Doña
Ideia, koreografia eta dantza: Cristian Martín

—————————————————————————————————————————————–

“CUCKO. CUANDO LO EFÍMERO SE DETIENE” (Klow) / 30´

Iragankortasuna, gauza laburra da, iraupen gutxikoa. Materiagabea ere halakoxea da: begirada bat, keinu bat, agur bat, muxu bat, orgasmo bat. Baina pailazo baten jaiotza, bestelakoa da, egungo mundu arin honetan fede ekintza da.

Ikuskizun honetan hitza desagertzen da eta bere tokia inprobisazioak eta emozioak hartuko dute, ikuskizunaren lengoai nagusia bilakatuz.

Cucko begietara begiratuko dizun pailazoa duzu. Ikasi, jolastu, esperimentatu, porrot egin ,hauxe da gura duena. Baina gauza guztien gainetik publikoarekin gozatu nahi du, ume baten moduan barre egitea ahaztu baitugu.

Barrea ere iragankorra delako, horrexegatik desiratzen dugu hainbeste.

Ideia, zuzendaritza eta antzezpena: Francis J. Quirós

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo