Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Parentesi bat denboran. Espazio bat, inoiz sortutako itxaropen-usteen eta benetan lortutakoen inguruan hausnartzeko. Denboraren ildoan, errutina, jarrera, patroi errepikatuei atxikita bizi gara; horri guztiari aurre egiteko, berritzea beste biderik ez du gizakiak. Horretaz dihardu obrak.

Zuzendaritza eta koreografía: Judith Argomaniz
Koreografian laguntzailea: Jaiotz Osa
Dantzariak: Carla Diego, Sergio Moya, Rafke Van Huoplines, Jaiotz Osa, Judith Argomaniz, Ángela Arrieta, Jean Baptiste Tolosana, Urko Arakistain, Garazi Etxeburu
Argiztapenaren diseinua: Gabo Punzo
Jantzien diseinua: Xabier Mújika
Eszenografia: Ionpa Martikorena, Eduardo Andrés

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo