Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

“ Lluvia de palos” musika eta dantza uztartzen dituen talde garaikedea da. Kolonaurreko perkusio instrumentuak erabiliz huehuetles eta teponazthis, Ertamerikako mundu-ikuskerara hurbildu gura gaitu.

“Ojos de Tierra” lan honetan hori nahi dute egin, hots, aitzina eta oraina musika eta dantzaren bitartez lotu. Ez ahaztu, musika eta dantza batera sortu zirela.

Zuzendaria: José Navarro
Musikariak: Luis Miguel Costero, José Navarro, Manuel Andrade, Samir Pascual
Dantzariak: Esmeralda Padilla, Eugenia Vargas, Priscella Uvalla
Herrialdea: Mexiko

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo