Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Zer izango litzateke 300 urte baino gehiago bizi izatea? Bizitza berean gizon eta emakume izatea. Europa eta bertako aroetan zehar bidaiatzea, Ingalaterrako erreginaren maitalea izatea, Konstantinoplan diplomatiko izatea, nomada, abenturazale baten emazte, ama… den-dena bizitza bakarrean. Horixe da Orlandori, Virginia Wolfen eleberriko pertsonaia nagusiari gertatzen zaiona.

Inglaterra, XVII. mendea. Orlando nobleziako gazte bat da eta bizitzarekiko jakin-minak eta literaturarekiko maitasunak abenturaz beteriko bizimodura eramango dute. Bere historia amaitzeko eta El Roble poema amaitzeko, baina, erronka handi bati egin beharko dio aurre: goiz batean esnatu, eta emakume-gorputz batean aurkituko da…

Orlando literaturako harri-bitxia da: Europako historian eta kulturan zeharreko abentura; hizkuntzari, edertasunari, irudimenari eta bizitzari eskainiriko oda bat; gure historia propioa poztasunetik eta harriduratik idaztera gonbidatzen gaituen bidaia.

Generoa, identitatea, maitasuna, edertasuna edo gizarteko arauak proposatzen ditu Virginia Woolfek bere maisulanetako batean, komediaz eta espiritu kritikoz betea.

Dramagintza eta zuzendaritza: Vanessa Martínez
Egilea: Virginia Woolf
Interpreteak: Gustavo Galindo, Pablo Huetos, Rebeca Sala, Pedro Santos, Gemma Solé
Iraupena: 100′
16 urtetik gorakoentzat

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo