Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Elurretako Erregina garaitua izan da, eta hotz-egunak amaituta, trols-ak bakean eta askatasunean bizi dira. Orm trol horietako bat da; baina atsekabetuta dago, Erregin maltzurra garaitzeko funtsezkoa izan arren, merezitako aitortzarik jaso ez duelako. Orm-ek heroia izan nahi du, eta garaipenaren kontakizuna gezur txikiekin puzten hasten da eta bere burua eskaintzen du printzesa erreinutik libratzeko eta, bide batez, inoiz izan ez den heroia bihurtzeko. Elurretan barrena abiatzen da lagunekin abentura arriskutsuak bizitzera. Bidaian ohartuko da heroia izatea baino garrantzitsuagoa dela bere buruarekin eta lagunartearekin zintzo jokatzea, eta merezi duten pertsonen alde borrokatzea.

Zuzendaritza: Alexey Tsitsilin
Gidoia: Alexey Tsitsilin, Alexey Zamyslov, Vladimir Nikolaev, Roman
Nepomnyashchiy
Generoa: Animazioa
Musika: Mark Willot
Herrialdea: Errusia
Urtea: 2014
Iraupena: 80´
Denontzat

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo