Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Pertsona bereziak, ez ohiko egoeren aurrean, bizitzaren absurdoari erantzungo diete. Beraien existentziari aurre egiteko modu kuriosoak ustekabeko gertaerak sortuko ditu. Hiru egoera groteskok, pertsonaia hauen eta bizi diren gizartearen arteko giza-erlazioetako erdoila azaleratuko dute. Ikuslegoarekiko hurbiltasuna eta konplizitatea izango dira, hiru espazio desberdinetan biziko den umore garratzeko pieza honen osagaiak.

Egilea: Creación Colectiva Pez Limbo
Zuzendaritza: Raúl Camino
Interpreteak: Raúl Camino, Begoña Martín, Ainhoa Alberdi, Aitor Pérez, Eduardo Hernando
16 urtetik gorakoentzat

“Homo amabilis”

“Madame b”

“Margarita molotov”

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo