Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Bikote Irekia ( Pareja Abierta) Dario Fok eta bere emazteak , Franca Ramek, egindako lana da. Bertan, tonu satirikoan, sexoan eta sena-emazteengan ematen den moral bikoitza salatzen da.

Bikote progre baten bizimodua kontatzen da, oso liberalak eta irekiak direla uste baduten arren,goeraz gozatzen duen bakarra gizona da. Bikote progeenetan eta liberaleneetan ematen den matxismoa azalaratzen du.

Gag komikoek eta muturreko egorek lana leuntzen badute ere errealitatea begian aurrean geratzen da.

Zuzendaria: Alberto Alfaro
Antzezleak: Alejandro Valenciano eta Mar Galera.

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo