Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Oraingo honetan, hiru pailazoek Patxistein Doktorea izeneko pertsonaiarekin egingo dute topo eta zientzilari zoro honen maltzurkeriak saihesten biziko dituzten abentura ugari. Xelebrekeriarik ez da faltako eta abesti ezagunak ere tartekatuko ditugu. Baina saio honetako helburua zientzilari zoro honen eskuetatik ihes egitea izango da. Lortuko al dute?

Pailazoak: Txirri, Mirri eta Txiribiton

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo