Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Familia osoarentzako animaziozko abentura hunkigarri honek urre-txirri gazte baten historia azaltzen digu. Hegan ikasteko arazoak ditu; horregatik, negua heltzean, ezin du bere familiakoekin migrazioa egin klima epelagoko toki batera. Bere adiskideek lagunduta, aurrera egin ahal izango du etsaiz jositako mundu batean, benetako heroi bilakatu arte.

Zuzendaria: Árni Ásgeirsson
Gidoia: Friðrik Erlingsson
Generoa: Animazioa
Musika: Atli Örvarsson
Herrialdea: Islandia
Urtea: 2018
Iraupena: 83´
Denontzat

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo