Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

“Ralph rompe Internet” jolas-makinetatik irten eta esploratu gabeko mundu zabal eta zirraragarrian murgilduko da: Interneten. Ralph-en eraispen botereari aurre egingo dion ikusiko dugu. Ralph, bideo-jokoetako gaizkileak eta Vanellope von Schweetz, bere lagunak sarean zehar bidaiatu beharko dute Sugar Rush, Vanellope-ren bideo-jokoa salbatzeko behar duten piezaren bila. Gauzak zailtzeko Ralph eta Vanellope-k “ciudanets” izenekoen laguntza behar dute, hauen artean Yesss izeneko Internetaren enpresaria.

Zuzendaritza: Phil Johnston, Rich Moore
Gidoia: Phil Johnston, Pamela Ribon
Musika: Henry Jackman
Generoa: Animazioa
Herrialdea: AEB
Urtea: 2018
Iraupena: 112´
Denontzat

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo