Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Antzezlan honetan, Unibertsitateko heziketa-eredu eta konbentzio guztiak hausten dituen irakasle mozkorti eta anarkiko bat ageri da. Irakaskuntzarako dituen arau eta pauta guztiak hankaz gora joango zaizkio, herri txiki bateko neska bat bere klaseetara apuntatzen denean. Ritak bere bizitza goitik behera aldatu nahi du ikasketen bitartez; irakasleak, ordea, arrastoan sartu nahi du ikaslea.

Antzezlan honetan, heziketa libreak duen garrantzia goraipatzen da eta norberak bere bizitzan zehar izandako esperientzia eta irizpideak irakaskuntza prozesuan duten eragina.

Azkenean, irakasle/ikasle hartu-eman horren ondorioz, bata zein bestea nola aldatu eta askatzen diren agerian geratuko da.

Egilea: Willy Russell
Zuzendaria: Begoña Bilbao Lejarzedi
Antzezleak: Joseba Apaolaza eta Aitziber Garmendia

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo