Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Ruper Ordororika euskal musikari berritzaile eta nazioartekoene- takoa da, hala rock eta pop musikan nola beste estilo batzuetan. Euskal kantagintzak eman duen bakarlaririk enblematiko eta gorenetakoa da. Ahots bereziko autorea dugu, tinbre bereziko ahots horrekin, testu zainduak eta emozioz beteriko musika uztartu ditu bere ibilbidean. Ruperrek bere bidea egin du euskal musikan goren mailaraino, dela berak idatzitako kantuekin, dela Bernardo Atxaga edo Joseba Sarrionandia bezalako idazleen testuekin. Oihartzun sakoneko abesti-egilea dugu. Hainbat disko du bere izenpean, eta beste hiru kantu zaharren alorrekoak, “Hiru Truku” taldearekin.

Bere lan berriak “Guria ostatua” du izena, eta arreta eta gogoa piztuko dizkiguten zenbait ezaugarri berezi biltzen ditu. Guztien oinarrian abeslariaren estiloa dago, bere ahots hurbila eta doinu eskurakoiak. Urteetako ibilbide mamitsuan erabili izan dituen kodeak errekonozitzen ditugu oraingoan ere, tonu grabe eta agudoen artean berebiziko oreka, setazko kantuak, eta bihotz zabala.

Ruper Ordorika: Gitarra eta ahotsa
Arkaitz Miner: Gitarra, mandolina, bibolina
Fernando “Lutxo” Neira: Baxua, kontrabaxua
Hasier Oleaga: Bateria

TOLA JAUREGIA

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo