Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Satorjator ikuskizunean Eneko eta Nerea bidaia magiko barri batean murgilduko dira; oraingo honetan Lur planetaren bihotzera. Lur azpian aitatxik emandako mapa bati esker altxor magiko bat bilatuko dute eta bertan lagun berriak eta aspaldiko bat topatuko dute. Beldurrari eta hango abenturei aurre egingo diete abesten eta dantzan. Gainera mugikorrekin ematen dugun gehiegizko denborari, hausnarketa egingo diete gailu horien fundamentuzko erabilera bultzatuz eta jolasteko galtzen dugun orduak kritikatuz. Irriz eta musikaz betetako antzerkia da Satorjator ikuskizuna.

Zuzendaritza: Urko Oskoz
Zuzendaritza musikala: Nerea arbizu
Aktoreak: Oiane Yarza, Urko Oskoz, Aitziber Fernandez, Uxue Rodriguez eta Xabi Akerreta
Iraupena: 80´
Denontzat

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo