Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Shaun Booker Mississippiko bertako sustraiak dituen abeslari afroamerikarraren ahots indartsu eta boteretsuaren soinua gospel-musikan eta bluesean irmo sustraituta dago. Ahots berezi horrek, denon arreta erakartzen duenak, genero afroamerikarraren indarra erakusten du. Azken finean, bluesaren, jazzaren eta munduko musiken eraginak abeslari paregabea bilakatu dute.

“Kings of Beale Street” saria jaso zuen, Memphisen, Tennesseen. Hiru hamarkadako ibilbidean, abeslari moldaerraza bilakatu da, entzuleekin erraz egiten du bat eta etengabe jotzen du haiek hunkitzeko duen gaitasunera. Bookerren izaera kartsu, sutsu eta guztiz zirraragarria hasierako Tina Turnerrenarekin aldera daiteke.

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo