Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Vaiven Ekoizpenak, bere hogeigarren urteurrenean eta Chapitô konpainiaren laguntzarekin, Sherezade eta tipula geruzak aurkezten du.

Sherezade bezala, gure ipuin tragikomiko honen pertsonaiei bizirauteko ipuinak kontatzen dizkiete eta, era berean, beren buruari kontatzen dizkiote… Ipuina ondorio larririk ez duen gezur bat omen da. Ez zaizkigu hain kaltegabeak iruditzen… Amonak bizitza ikusteko duen modua eta bere morala baldintzatzen duten ipuinak entzuten ditu, eta alabari transmititzen dizkio. Emazteak ipuin horiek errepikatzen ditu eta bere egiten ditu. Senarrak bere buruari kontatzen dio paradisuak eraikitzen dituela… Horrela igarotzen dira haien ohiko bizitzak. Baina denboraren halabeharrezko joanak harremanak ahultzen ditu, eta guztia krisiarekin justifikatzen duen sistema bidegabean duten fedea ahitzen du. Orain Amonak malbak kontatzen ditu, Emazteak pausoak kontatzen ditu negarrik ez egiteko tipulak zuritzen dituen bitartean, eta Senarrak botilak kontatzen ditu, eta itsasorik gabeko naufrago bat sentitzen da. Eta Neska, Neska aspertuta dago ipuinak entzuteaz.

Familia “arrunt” bat da, non “batere arruntak” ez diren gertaerak jazotzen baitira. Ikuspuntu desberdin batetik kontatua, antzezpen-lan harrigarria dugu, zeinak ustekabeko amaiera baitu.

Testua eta dramaturgia: Ramon de los Santos eta Jose Carlos Garcia
Zuzendaria: Jose Carlos Garcia
Zuzendari laguntzailea: Ramon de los Santos, Ana Pimenta
Aktoreak: Miren Tirapu, Xabi Donosti, Iraia Elias
Eszenografia: Ze Garcia eta Palco cb
Musika: Iñaki Salvador
Argiztapen diseinua: Xabier Lozano
Iraupena: 65´

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo