Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Irene bere lau seme-alabekin Petropolisen (Rio de Janeiro) bizi den 40 urteko ama da. Seme zaharrenak Alemaniako eskubaloi talde batek fitxatu duenez etxea utziko du. Irenek familia batuta mantentzea eta egunerokotasunari aurre egitea ikasi beharko du.

Zuzendaritza: Gustavo Pizzi
Gidoia: Gustavo Pizzi, Karine Teles
Antzezleak: Karine Teles, Otávio Muller, Adriana Esteves, Konstantinos Sarris, César Troncoso Argazkia: Pedro Faerstein
Generoa: Drama
Herrialdea: Brasil
Urtea: 2018
Iraupena: 97´
7 urtetik gorakoentzat

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo