Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Sinfonity musika klasikoa jotzeko talde batean bilduriko hainbat maisuren arteko konexioa da. Gitarra elektrikoekin, haiek bakarrik egin dezaketen bezala. Bach, Holst, Vivaldi, Falla… errepertorioa esperientzia txundigarri eta zirraragarria da.

Sinfonity-k, gainera, aire freskoa dakarkio musikaren mundu bitxiari, zeinak klasikoa eta modernoa bereizi ohi dituen; jotzeko bestelako moduak existitu ezingo balira bezala, edo dena esanda edo asmatuta balego bezala.

Zenbaiten iritziz, Sinfonity ez da benetan orkestra sinfonikoa, ez dituelako biltzen instrumentu-familia guztiak, baina bada, gitarren atalen batek une oro islatzen baititu instrumentu-familia horien soinuak; hala, nolabait betetzen da soinuari eta partituraren egokitzapenari dagokienez instrumentu haien hutsunea.

Teknika landu-landuaz eta sonorizazio ezin hobeaz, musikariek gitarra elektrikoaren aukerak aztertu eta biderkatu egiten dituzte, eta, horrela, izan daitezkeen ñabardura-mota guztiak islatzea lortzen dute, koloreen paleta osoa erakusten dute, harmonien, tonalitateen, tinbreen… gama kromatiko zabal-zabalaz jolastuz, bai eta soken gainean imanekin ere, hala nola trikimailu- eta teknika-mota ugarirekin partituretako protagonistetatik gertueneko soinuak lortzeko: oboeak, klarineteak, txirulak, biolinak, txeloak, beste metal batzuk eta zurezko haize-instrumentuak…

Zuzendaritza musikala: Pablo Salinas
Musikoak: Pablo Salinas, Osvi Grecco, Luis Cruz, José Romero, Miguel Losada, Álvaro Andreu, Carlos Salinas, Rod Nosti, José Blázquez.

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo