Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Adin guztietako ikusleentzako animaziozko abentura bat da, jatorrizkomusika eta izar ugariz osatutako aktore-taldea duena. Smallfoot-norabide berri bat emango dio mito bati. Yeti gazte eta bizkor ustez existitzen ez zen zerbait aurkituko du: gizaki bat.

Gizakiaren inguruko albiste horrek zirrara sortuko du yetienkomunitate xumean; izan ere, pentsatzen hasiko dira haien herrixkaelurtutik harago zer gehiago existi daitekeen. Adiskidetasunari aurkikuntzaren balioari eta pozari lotutako istorio berri bat da.

Zuzendaritza: Karey Kirkpatrick, Jason Reisig
Gidoia: Karey Kirkpatrick, Clare Sera, John Requa, Glenn Ficarra
Musika: Heitor Pereira
Generoa: Animazioa
Herrialdea: AEB
Urtea: 2018
Iraupena: 96´
Denontzat

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo