Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Komedia beltza. Obra gazte eta garaikidea da, bai gaiari bai formari dagokienez. Pieza honetan, baten aitonaren heriotzaren mendekua hartu berri duten bi lagunen istorioa kontatzen du: aitona hil zuen gizona hil dute. Orain, gorpua nonbait utzi behar dute, etxea utzi eta desagertu, “hemen inoiz bizi izan ez bagina bezala, inoiz inor ezagutu izan ez bagenu bezala, inoiz existitu izan ez bagina bezala”. Dena oso ondo pentsatuta zuten. Baina ez zuten gauza bat kontuan hartu: ez zekiten hiltzeak zer zekarren. Indarkeria, heriotza eta mendekua.

Esan dezagun hiru gai horiek direla ikuskizunaren ardatza, beti ere, ikuspuntu ironiko eta komiko batetik. Indarkeria eguneroko bihurtzen ari da. Egunero ikusten ditugu indarkeria matxista kasuak, eskoletan, indarkeria xenofoboa, futbol-zelaietan, indarkeria homofoboa… Heriotzak balioa galdu du. Hildakoak zenbaki hutsak dira. Eta mendekua egitura kapitalista eta heteropatriarkal horren parte da.

Zuzendaritza: Pablo Molinero de Los Corderos
Dramagintza: Javier Liñera
Antzezleak: Aitor Pérez, Javier Liñera
16 urtetik gorakoentzat

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo