Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Yllana eta elkartuta, ikusleak harri eta zur utziko dituzte a capela musikal dibertigarri honekin. The Primitals tribu zertxobait disfuntzional baten historia bitxi bezain surrealista da, barne-gatazkak, handitasun-nahiak, desoreka mentalak eta milaka urteko farmakopea dituen tribuaren historia. Xamanismoa lau ahotsetara, tragikomedia a capela eta antzinako abangoardismoa.

Lurra izan daitekeen planeta bateko lau aborigen igo dira agertokira, ikusleak konkistatzeko prest, espazioan eta denboran egindako bidaietan xurgatu dituzten hamaika generotako musikaz blai. Abesti entzutetsuen bertsio bereziak eskaintzeaz gainera, umorez beteko dute agertokia obrako lau protagonistek.
Ideia: Yllana & Primital Brothers

Ideia: Yllana & Primital Brothers
Zuzendaritza: Joe O´Curneen
Antzezleak: Íñigo García Sánchez, Pedro Herrero, Adri Soto, Manu Pilas
Musika zuzendaritza eta moldaketa: Santi Ibarretxe

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo