Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Brady, rodeotan izarra izandakoa eta zaldi entrenatzaile bikaina, istripua izango du eta ezin izango du gehiago zaldi gainean ibili. Etxera itzultzen denean konturatuko da zaldiak eta rodeoak direla gustatzen zaizkion bakarra. Bere bizitza antolatze aldera bidaia bat hasiko du , Amerikako bihotzean gizona izatea zer den bilatzera.

Zuzendaritza eta Gidoia: Chloé Zhao
Antzezleak: Brady Jandreau, Tim Jandreau, Lilly Jandreau, Cat Clifford, Terri Dawn Pourier, Lane Scott, Tanner Langdeau, James Calhoon, Derrick Janis
Generoa: Drama
Musika: Nathan Halpern
Argazkia: Joshua James Richards
Herrialdea: AEB
Urtea: 2017
Iraupena: 104´
Denontzat

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo