Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

The Skatalites taldeak ez du aurkezpenik behar; izan ere, Jamaikak eman digun estilo mordoa, ska, reggae, rocksteady, dub eta haietatik eratorritako guztiak, ernearazi duen hazia baita. 1964an sorturiko taldea aldatu egin den arren, oraindik ere badu hastapenetako magia hura eta, horri esker, mundu osoan zehar birak egiten jarraitzen du.

Taldeak estilo harrigarria dauka: ska trinko eta jazz-erakoa egiten du, baina baita doinu alai eta dantzagarriagoak ere, betiere dardara eragiten diguten erritmoekin batera. The Skatalites taldeak zoragarri lortzen du, bere soinu bikainaz eta himno ezagunez, entzuleok ezin gehiago gozatzea.

Hasierako taldekideek Jamaikako jazz-musika oinarri jaso zuten prestakuntza. Hori dela eta, Estatu Batuetan entzuten zen musikan (boogie woogie delakoa, nagusiki) eta soinu afrikarretan inspiratu baziren ere, The Skatalites taldearen musikak eta, hortaz, skak jazzaren berezko elementu asko ditu. Ska-musikaren sorrerarako eragin erabakigarrietako bat musika afrokubatarra izan zen, “musika latinoa” ere deitua. Hau da, ska jaio zen musika afrokubatar, jazz, rythm and blues, mento eta calypso estiloetatik edanda.

Brian Atkinson: Baxua
Doreen Shaffer: Ahotsa
Natty Fenchie: Gitarra
Travis: Tronpeta
Sparrow: Bateria
Ken Stewart: Teklatuak
Vin Gordon: Tronboia
Zem: Saxo

PLAZA

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo