Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Kanadako kolektiborik langile eta bidaiarienak orain arte egindako bildumarik onena dakar: “Under Burning Skies”; soula, jazza edo afrobeata oinarri, tropikalerako bidaia kartsua.

Garai gorabeheratsuek ahots indartsuak eskatzen dituzte, eta The Souljazz Orchestra-ren zuzeneko berriak taldearen mugak esploratzen jarraitzen du, aurrenekoz baliatuz vintage sintetizadoreak eta 80ko erritmo-kutxak, eta haize-instrumentuen moldaketei eta soinu terrosoari taldearen bereizgarriari, lo-fi, boogie eta elektro disko-ukituak erantsita. Konbinazio horren emaitzak mamitsuak dira, eta taldearen soinua ezin hobea da ikuskizunaren hasieratik amaierara.

Talde gutxik eutsi diote 15 urtez jatorrizko osaerari, freskotasunez, talde honek bezala. Ray Murray saxofonistak dioen moduan, “Souljazz talde bat baino gehiago da guretzat, gure bizimodua da”.

Pierre Chrétien: Teklatuak eta koroak
Marielle Rivard: Ahotsak eta perkusioa
Ray Murray: Saxo baritonoa eta ahotsa
Steve Patterson: Saxo tenorra eta koroak
Zakari Frantz: Saxo altua eta koroak
Philippe Lafrenière: Bateria eta koroak

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo