Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Bi emakume. Eva eta Kat, eta euretariko baten lagunik minena, Roger.Itsasontzi bat Londresko kanaletan eta galdera bat: bizitzaz, maitasunaz eta familiaz hain ikuspegi ezberdin izanda posible da elkarrekin jarraitzea?

Eragabeko bizitza daramaten emakume bikote honengan ama izatearen gogoa agertzen denean, bi maitemindu eta esperma emaile batek osatutako hirukote xelebre honen bizimodu, desirak, zalantzak eta tentsioak azaleratuko dira.

Zuzendaria eta gidoia: Carlos Marques-Marcet
Antzezleak: Oona Chaplin, Natalia Tena, David Verdaguer, Trevor White, Geraldine Chaplin, Lara Rossi, Philip Arditti, Charlotte Atkinson, Meghan Treadway
Generoa: Komedia
Argazkia: Dagmar Weaver-Madsen
Herrialdea: España
Urtea: 2017
Iraupena: 115´
12 urtetik gorakoentzat

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo